ZAIN-98ko Abendua
Ondarruko Benyer-ek zenbait kantu grabatu zituen maketa honetan,
Keu gitarjole ondarrutarraren laguntzarekin. Musikortan egindako
lehen grabazioa da. ZAIN
Lekittoko amnistiaren aldeko batzordearentzako egindako Lekittoko
taldeen errekopilatorioa. Tartean Txapelpunk-en lehen grabazioa dago,
“Zergaitik ez” kantuaren hastapeneko bertsioa. TXAPELPUNK-Zergaitik ez
Amurrioko talde honek hiru egunetan grabatu zuen 8 zm.-ko
KD maketa hau, freskotasunez beteriko zazpi kantuz osatua.
Partaideen artean Jabi Abad zegoen, “Danba” talde historikoko
baterijolea zena. LOS DESMONTABLES - “2 minutu eta 40 segundu”
Diska honetako kantu bakarra grabatu zen Musikorta-n, “Euskal Herrian
euskaraz” izenekoa, hain zuzen. Elorrixoko TKK-ko Karlosek egin zuen
grabaketa. ENE BADA- “Euskal Herrian euskaraz”
ETSAIAK-”Askatasun taupada”-1999ko urtarrila
Lekittoko talde indartsuaren bostgarren lana. Benetan bihotzarekin
egindako lana da. Taldeko baterijolea den Paulek grabatua eta Lorentzo
Records-en Aitor Ariño eta batiz-ek nahastua. ETSAIAK- “Euskalerrian euskaraz”
PARASMA-1999ko negua
Lekittoko taldearen lehen maketa, bideak zabaltzeko baliatu zutena. PARASMA
Ondarruko Keu gitarjolearen lehen bakarkako lana. Musikaren bide
zabaletatik egindako lana da, sorpresaz betea, Etsaiak taldean jotzen
zuenarengandik urrunduz. Experimentala oso. Bederatzi hilabeteko
haurdunaldia izan zen: 1999ko uztailan hasi eta azken kantua 2000ko
Apirilean grabatu zen. UEK - “12-N”
URKATU-1999
Markinako talde honen lehen maketa, zortzi kantuz osatua. URKATU - “Gaztetxea”
Iruñako talde honen lehen maketa da, zortzi kantuz osatua.
Pista interaktibo bat du. ZIRIKATU - “Segi”
BEKOBENTA ESKOLA-”Soka saltorako kantak”-2000
Markinako bekobenta eskolako haurrek grabatutako diska-liburua,
Markina inguruan soka saltorako erabiltzen ziren kantuak batuz.
Gernikako talde honen lehen maketa. EMAIOK - “Zein da bidea”
HYSSOPUS-”Galderarik gabeko erantzunak”-2000
GOR disketxearen eskutik etorri zen Berriztarren lehen diska hau,
TKK-ko Karlosek grabatu zuelarik. Kantu krudel eta gordinak,
bizi-biziak zuzenean. HYSSOPUS - “Gelditzen ez den trena”
Lekittoko taldearen lehen maketa honek sei kantu biltzen zituen,
metal gogorraren ildoan. ILEON - “Ilunaldi amaigabea”
www.ileon-metal.com
Berrizko talde honek estraineko lan honetan SOBER taldeko gidaria
den Carlos Gomez izan zuen teknikari eta produktore. Pista
interaktiboa du eta zuzeneko muntai eszeniko izugarria dute. NON DEMONTRE - “Txirofobia”
PARANIOA - 2000
Ondarruko taldearen lehen maketa.
Etsaiak taldeko Iñigito gitar jolearen lehen bakarkako lana da,
punk klasikoaren ildotik. TXAPELPUNK - “Ese soy yo”
Berrizko rock lehiaketako irabazleak izanik atera zuten hau beraien
lehenengo maketa, sei kantuz osatua. Durangarrak. ALERTA - “Culpable”
Aintzinako talde ondarrutar honen berpizkundea da diska hau, beraien
estraineko lana 1991n argitaratu baitzen, HOR KONPON taldearekin
erdizka. Jonto, talde hartako gidaria da, orain ere, kantu eta
hitzen egilea. Pop-aren munduan mugitzen diren kantuak. BANETEUANBA - “Zapaltzailik”
LEKEITIOKO ESTUDIANTINA-”Anteron txamarrotia”-2001
Miguel Arrietak gidatutako taldeak 1983an atera zuen bere lehenengo
diska, eta 18 urte ondoren dator bigarren hau. Lehengoaren ildotik,
Lekeitioko herriak sortutako kantuak biltzen ditu diska honek. LEKEITIOKO ESTUDIANTINA - “Lagun zarreko inkenieruak”
ETSAIAK-”Kaos”-2001eko Maiatza/Azaroa
Lekeitiarren azken lana, zazpigarrena, betiko moduan gogor eta
indartsua. Taldearen heldutasunak gidatutako lana. ETSAIAK - “Kaos”
Bost kantuz osatua dator Durangar hauen lehen maketa, sei egunetan
grabatua. Berrizko rock lehiaketako irabazleak. Zer esan asko duen
talde gaztea. FAST LADRILLO - “No existe”
GAITZA-2001
Laudiotar honen lehen maketa, erabat esperimentala, bi egunetan
grabatu eta nahastua. GAITZA - “Askatasuna”
JONNY GERRIWELT & FUCKING BASTARDS-2001ko Iraila
Ondarrutar hauek herrian bertan grabatutako maketa masterizatu genuen, egun batean.
Ibizako Bronco Bullfrog records etxearekin ateratako maketa. 70eko
punk-rock-a. JONNY GERRYWELT - “Two nights in the city”
www.broncobullfrog.com/jonnygerriwelt
PARANOIA-2001
Ondarruko talde honen lehen diska da, aurretik maketa bat atera
bazuten ere. Rock-a, tekladuen toke bereziarekin. PARANOIA 2001 - “Campo batalla”
PARASMA-2000ko Abendua/2001eko Otsaila
Lekeitiar hauen estraineko lana. Etsaiak taldeko Toki da talde
honetako baterijolea. Rock ilun, gogor eta garratza. PARASMA 2001 - “Kontuz”
Ti-ta batetan grabatutako markinar hauen maketa honetan rock’n'roll
azkarra topatuko duzue, ondo pasatzeko desio soilarekin egindakoa. Aterkings - Let´s rock
Gernikarrak eta gazteak. lehen maketa dute hau, bi egunetan grabatu
eta nahastua. Ahots adierazkor eta gogorrak markatutako taldea. HITS - “Eguaztena”
ILEON-”BEGI ITXIEN AMILDEGIA” -2002ko Urtarrila/Otsaila
Metal lekeitiarra. Beraien lehen lan luzea. ILEON 2002 - “Erromesaren bide bakartia”
www.ileon-metal.com
JOKINEN OMENALDIA-2001eko Azaroa/2002 maiatza
Jokin Erdozia, Ume Gaiztuak taldeko baxujolearen omenezko
kontzertuaren zuzeneko grabaketa biltzen da diska bikoitz honetan,
talde honen aurreko bi maketekin batera. Zuzenekoak RIP, MCD,
UME GAIZTUAK eta ETSAIAKen zenbait kantu biltzen ditu, batzuk inoiz
argitaratu gabeak. Lekeitioko historiara pasako den kontzertu historiko
baten argazkia. UME GAIZTUAK - “Ume gaiztuen festa”
Ondarrutar talde honek egindako grabazioa masterizatu genuen.
Nerearen ahotsak markatzen du taldearen bidea: pop-rock melodikoa… NIMBUS - “Hodei gainian”
JONNY GERRIWELT & FUCKING BASTARDS-2002ko Martxoa
Ondarrutarrak, 70 hamarkadako Londreseko punk taldeen estetika eta
punk-a egiten duten. Ibizako Bronco Bullfrog records etxearekin
ateratako diska. Aurretik maketa bat dute, etxe berdinarekin
ateratakoa. JONNY GERRIWELT - “Street punk rockers”
Sopelako taldearen lehen maketa. VOODOO - “Prometeo”
Etsaiak taldea desegin eta gero, Paulillo Erdozia baterijolearen proiektua izan zen NOK taldea. Oihuka 2004. NOK - “dBkatuak”
ATERKINGS-”ATERQUEENS” (Hotsak-2006)
Markinako rockeroen bigarren lan luzea, Jose Lastrak Musikortan grabatua. Energiaz betetako lana.
PIN PAN PUN BAND -”SISTEMA ARRAKALATU” (OIHUKA 2006)
Etsaiak taldeko kantaria Auok sortutako taldearen azken lana. PIN PAN PUN - “Erasorik ez”
18/98+ Plataformaren sostengurako sortutako proiektua, bere osotasunean MUSIKORTA estudioan jaio eta sortua.
Rafa Rueda, Benito Lertxundi, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Gozategi, Betagarri, Doctor Deseo, Zea Mays, Kerobia, Berri Txarrak, Kuraia…Talde edo bakarlari bakoitzak bertsolari batek propio egindako hitzekin kantua osatu eta bere apurra jarri zuen auzolan honetan.
JON MAIA - RAFA RUEDA & J.M. IRAZU - “Besarkada bat denori”
TRINIMUSIK (Mendaroko udala 2007)
Trinitateko baseliza berrizteko asmoaz, diru bilketa egiteko herriko musika taldeak batu ziren proiektu honetan. Berezitasun modura esan grabazio saio gehienak Trinitatean bertan egin zirela, 2007ko Apirila eta Maiatzean. EMEZABAL TRIO -”Minuet”
FABOREZ.02 (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2008)
Lau bikotek osatu zuten “faborez” izeneko serie honen bigarren alea: Urtzi eta Gorane, Laja II eta Narbaiza, Baltzola Anaiak eta Gari eta Iñaki. 2008ko Apirila-Maiatzan zehar grabatu genuen. Plazer bat… Gari eta Iñaki: Bi neska zahar-Rantxo handian