ZARTAKO: Bilbotik, Lea ibarrera

Aste  honetan bertan etorri zaizkigu. Bilbotarrak dira, tartean sustraiak Amoroton dituen Gaizka kitarra jolea. Hemen daude, gau eta egun, beso azpian mundu-mundialeko diskarik onena etxera eramateko asmoarekin. Ia laguntzeko gauza garen…

Momentuz, bateriak grabatuta daude. Lan astunena egina dago beraz. Orain hasiko dira gauzak beren kolorea hartzen…Kontatuko dizuegu.

Zaldibarko DISSORDERS taldea MUSIKORTAn

Egun  hauetan bere lehenengo diska bukatzear dute Zaldibarko DISSORDERS taldekoek. Paulilloren eskutik izan da grabazioa, eta ahal bezain laster gure web honetan entzungai izango duzue diska honetako kanturen bat.

FABOREZ 0.2 trikitixa diska, Laister kalean

Faborez.01

Apirilan hasi eta Maiatzean bukatu, trikiti doinuz jantzi da MUSIKORTA. Lau bikotek beraien lehen grabaketa egin dute gurean, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eskutik: Laja II eta Narbaiza, Gari eta Iñaki, Urtzi eta Gorane, eta Baltzola Anaiak pasa dira gure estudioetatik. FABOREZ.02 izenez kaleratuko da diska, FABOREZ.01 diskaren bide berdinetik datorrena. Uztailaren 5ean aurkeztuko da diska hau. Informazio gehiagorako, klikatu hemen.

Bestalde, Bilboko ZARTAKO taldeak beraien bigarren diska grabatuko du Uztailean zehar. Hardcore doinuak, salaketa eta indarra, Bizkaiko hiriburutik.

MUSIKORTA: Audio zerbitzu integrala

Goixane handiKontrola handi

MUSIKORTA ez da grabaketa estudio soila. Hemen audioarekin zerikusia duten zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu: Disko edota maketen grabazio eta nahasketa, masterizazioak, euskarrien digitalizazioa (kasette eta bobina zaharrak CDra pasatu, adibidez), estudioaren alokairua teknikoarekin edo teknikaririk gabe, kuña publizitarioen grabaketa, soinu ekipoen diseinua (tabernak, aretoak, sonorizazio handiak…), zuzeneko ekitaldietarako teknikari zerbitzuak, zuzeneko kontzertuen grabaketa zerbitzua, estudio akustikoak, soinu ikastaroak, aholkularitza… Soinua da gure pasioa. Kontsulta gaitzazu.