Non gaude

Goixane handi

MUSIKORTA soinu estudioa Amoroton dago (GPS kokapena), Lekeitiotik 6 km.tara, Bizkaiko Lea ibarrean. Baserri giroko inguru honetan bakea da nagusi, eta horrek eragin handia du kreatibitatean eta musika sortu eta lantzeko moduan. Bizkaiko kostaldea ere bertotik bertora daukagu, eta, eguraldia lagun, txango ederrak egiteko parada izango duzue. Bertako informazio guztia orri honetan duzue: http://leaibarra.com/

non-gaude-google-earth-web.gif

MUSIKORTAra iristeko bi bide daude: Lehenengoa, argazkian erakusten duguna, Gizaburuaga herritik. Gizaburuaga Lea ibarrean dago, Lekeitiotik 6 km.tara. Bidean 200 bat metro atzerantz egin, Lekeitiorantz, eta Legoa Harriaren ondotik hartzen den bidea segitu. AKUIOLA nekazalturismo etxetik gorantz jarraitu ezkero, hurrengo baserria da Goiogane. Han dago MUSIKORTA. GPS dutenentzako, hauexek dira gure koordenadak: 43º19´50.95″N, 2º31´35.51″O. Itsasotik 133 m.-tako altueran gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude