Lekeitioko KRISAL SOINUA korua, gurean

Lekeitioko Krisal Soinua koruak diska grabatu berri du Musikortan. Grbaketa saioa ez zen, hala ere, MUSIKORTAko estudioetan egin, Lekeitioko elizan baizik. Abuztuaren 7an emandako kontzertua zuzenean grabatu genuen, eta San Antolinetako jaiak pasatu ondoren ekin diegu nahasketa lanei.

Krisal Soinua korua Lekeitioko jubilatu eta lagunez osatutako korua da, eta errepertorioan Lekeitioko betiko kantuak eta koruko zuzendaria den Jose ramonek idatzitako beste zenbait kantuk osatzen dute.

TALATIK PORTALERA kantuaren grabaketa

Talatik portaleraino  plataformarentzako, Arrikaso taldeko partaideak izan  dira gurean, izen bereko kantua grabatzen. Ihauterietako Martitzenean Lekittoko tabernetan izan bazarete, entzungo  zenuten, baino bestela hemen  klikatuta  entzun dezakezue.

MUSIKORTA, ETB 1-eko POSTDATA saioan

MK

Pixka bat hobeto ezagutu nahi bagaituzu, etzazu galdu hurrengo astean ETB 1en ikusgai izango den MUSIKORTAri buruzko erreportaia.

Ostegunean izango da, Abenduak 11, POSTDATA saioan. Eguerdiko eta gaueko informatiboen ondoren emititzen da saio hau, eguerdiko 14.40-tan eta gaueko 21.10-etan.

Espero dugu zuen gustokoa izatea. Aprobetxatu nahi dut aukera MUSIKORTAra bisita bat egitera gonbidatzeko: Zuek gu ezagutzeaz gain, guk zu ezugutu nahi zaitugu. deitu edo idatzi, eta etorri lasai, MUSIKORTAn ez dugu inor jaten eta…

Analogikoago

studer-a80vu.gif     Aurrena analogikoak ginenok digitalizatu behar izan ginen, aro berrietara egokitzeko. Orain, aro berrietan, berriz ere analogikora jo behar…kalitateak agintzen duenean, grabaketa analogikoa da jaun eta jabe, eta nahiz eta garestiagoa izan, MUSIKORTAko aukeren barruan sartu beharra genuen. Horregatik gure lorpen berria: STUDER A80VU mk IV, zortzi pistatako grabagailu analogikoa. Garai batean bezala…

MUSIKORTA prentsan

080716 Jota Musikortan

Uztailaren 16an Lea Artibai eta Mutrikuko hitza-n MUSIKORTAko Jotari egin zioten elkarrizketa. Laburbildurik, bere ibilbide profesionala eta estudioari buruzko erreportajea duzue ikusgai, hemen klikatu ezkero.

ZARTAKO: Bilbotik, Lea ibarrera

Aste  honetan bertan etorri zaizkigu. Bilbotarrak dira, tartean sustraiak Amoroton dituen Gaizka kitarra jolea. Hemen daude, gau eta egun, beso azpian mundu-mundialeko diskarik onena etxera eramateko asmoarekin. Ia laguntzeko gauza garen…

Momentuz, bateriak grabatuta daude. Lan astunena egina dago beraz. Orain hasiko dira gauzak beren kolorea hartzen…Kontatuko dizuegu.

Zaldibarko DISSORDERS taldea MUSIKORTAn

Egun  hauetan bere lehenengo diska bukatzear dute Zaldibarko DISSORDERS taldekoek. Paulilloren eskutik izan da grabazioa, eta ahal bezain laster gure web honetan entzungai izango duzue diska honetako kanturen bat.

FABOREZ 0.2 trikitixa diska, Laister kalean

Faborez.01

Apirilan hasi eta Maiatzean bukatu, trikiti doinuz jantzi da MUSIKORTA. Lau bikotek beraien lehen grabaketa egin dute gurean, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eskutik: Laja II eta Narbaiza, Gari eta Iñaki, Urtzi eta Gorane, eta Baltzola Anaiak pasa dira gure estudioetatik. FABOREZ.02 izenez kaleratuko da diska, FABOREZ.01 diskaren bide berdinetik datorrena. Uztailaren 5ean aurkeztuko da diska hau. Informazio gehiagorako, klikatu hemen.

Bestalde, Bilboko ZARTAKO taldeak beraien bigarren diska grabatuko du Uztailean zehar. Hardcore doinuak, salaketa eta indarra, Bizkaiko hiriburutik.