DIY

Mundu zabalean zehar oso hedatua dagoen “DO IT YOURSELF” (Zuk zeuk egin, alegia) mugimenduko partaideak gara. Eta horrela gure traste propiok guk geuk egiten ditugu, afizioz edota enkarguz: Prebioak, konpresoreak, sintetizagailuak, ekualizadoreak, mikrofonoak…

Hola hemen guk egindako zenbait tramankulu, bakoitzak bere azalpentxoarekin. Horrelakoren batetan edo beste diseinu batetan interesaturik egon ezkero, jarri kontaktuan gurekin. Gustu handiz egingo dizugu.

On dagizuela.

MK-1306, Orbiter 2000 sintetizagailua.

1986an egina eta 2013an berriztua. Atzeko partetik, beste konexio askoren artean, teklatu bat konektatzeko aukera ematen du.

Orbiter 2000-2    Orbiter 2000-1  Orbiter 2000-3

 

MK-1211 Delay

Musicson EP50 izeneko eko analogiko zahar bat hartu eta, itxura hobeago bat merezi zuelakoan, “etxe” berri honetan sartu nuen, zenbait hobekuntza elektroniko gehituz.

MK-1211-2    MK-1211-1    MK-1211-3

 

MK-1301 Sony MXP-3000 prebio-ekualizadore bikoitza

Sony MXP-3000 estudioko soinu mahai zahar baten kanalak rack formatoan. Prebioan phantom-a dauka, atenuadore bat eta fase aldaketa; ekualizadoreak 4 banda parametriko.

MXP-3000-2    MXP-3000-1    MXP-3000-3

 

MK-1307 Primrose 187

Bi kanal hauek irratiko mahai zahar batetik hartuak dira. 70 hamarkadako mahai batetakoak dirudite, baina ez dugu sarean inolako informaziorik lortu, ezta argazki bat ere. Berez, mikrofono eta linea sarrera estereo zituen kanal bakoitzeko, baina guk aldaketa egin dugu: Kanale bakoitzak mikro-linea sarrerak ditu, biak transformadore bidez balaztatuak, eta irteera ere transformadore bidez balaztatua. Hiru bandatako ekualizagailua ere badute.

PRIMROSE 187-2    PRIMROSE 187-1    PRIMROSE 187-3

 

MK-1501 TAC SCORPION pre-EQ bikoitza

Mahai analogiko zaharrak zaborretan ikusteaz nahazkatuta, eta soinu onaren zaleak eta erromantikoak garenez, TAC Scorpion mahai bat heriotzatik salbatu eta kanalak enrackatzeari ekin genion. Emaitza, argazkitan ikusten duzuena: Mikrofonoentzako prebioa eta ekualizagailua bana duen kanal bikoitzeko unitate bat. Salgai dago, enkarguz egiten baititugu. Galdetu ardura barik.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

TAC Scorpion, VUmetroak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

TAC Scorpion, Ezkerretik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude