Revolutionary Brothers eta Kulto Kultibo: Sound System Musikortan!

Irailean Donostiko Revolutionary Brothers anaiak etorri dira Musikortara, bere teknikari eta Irungo Kulto Kultibo taldeko kideekin, beraien pistak gure TAC Matchless mahaian eta gure balbulekin berotzera. Reggaeko Euskal Herriko eszenaren talde beteranoenetarikoa dugu hau, 13 urteko ibilbidea duena.Kulto Kultibo, berriz, rap-reggae jorratzen duen mugaldeko talde gaztea dugu.

Eguraldia lagun, Jamaikara eraman gaituzte Igandeko ordu aspergarriak gozagarri bihurtzeko. Ohore bat guretzako, mutilak!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Revolutionary Brothers eta Kulto Kultibo

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Revolutionary Brothers Musikortan

D’CAPRICHO, kubatarrak berriro!!

Uztailan D’CAPRICHO kubatar bikote maitagarriaren bisita izan dugu. Eta kubatarrak hurbiltzen zaizkigun bakoitzean sentitzen duguna sentitu dugu oraingoan ere: beraiek gu baino gehiago dutela… edo guri zeozer falta zaigula, zehatzago esanda. Bizi-poz hori… Ohore bat izan da Dana eta Danirekin lan egitea, ikasi dugunagatik, kontatu digutenagatik, kontagiatu digutenagatik…Aupa Kuba iraultzailea!

Beraien permisorik gabe, hona grabatutako bideotxo bat. hemen bizitakoaren adierazle delakoan… espero dut ez haserretzea. Muxuak Kubaraino!!