BAGAUDA TALDEA, OÑATITIK

Abuztuko lehenengo bi asteak aprobetxatuz, Oñatiko gazte talde batek hartu du ostatua MUSIKORTA estudioan. BAGAUDA dute izena, esanahai ia mitologikoa duena: Erromatar sasoiko euskal bide-lapurrak omen ziren Bagaudak. Zuzendu nazazue mesedez oker banabil…

Rock zintzoa egiten dute, euskaraz. Bide lapur trazarik ez diegu hartu, ordea, beraz lasai. Beraien lehenengo maketa izanik, ikasteko eta dena emateko prest somatu ditut. Eta horiek dira, hain zuzen, plater on bat prestatzeko osagairik ezinbestekoenak. Ikusiko dugu zer ateratzen den hemendik…

Egunak aurrera joan ahala joango gara grabaketaren berri ematen, ahal bada argazkiak eskegiz.

Bagauda