BALERDI BALERDI: Grabaketa amaituta

Abuztuko denbora libreak aprobetxatuta, amaiera eman diogu Balerditarren grabazioari. Orain sukalde lanak dauzkagu pendiente: Edizioa, nahasketa eta masterizazioa. Ez izan presarik, gure asmoa lan hauek munduko patxada guztiarekin hartzekoa baita. Ardoa ere, denborak ontzen du, ezta? Beraz, lana ere, hobe mantso eta ondo, azkar eta gaizki baino.

Ohorezko kolaborazio bat ere izan dugu diska honetan: Batiz, Euskalerriko gitarjolerik onena (Duda barik!!). Bizkarzain eta guzti etorri zen, akaso bere hatzamarrak urrea balio dutelako…

 

 

Kolaborazio gehiago ere izan dira, tartean Martzel, Amorotoko Hangover of System talde metaleroaren kantari eta baterijolea. Metalero bat Balerditarrekin? Zertan dabiltza napar hauek?

 

Eta familia argazkia ere…

ETA FLAMENKOA ERE IRITSI DA MUSIKORTARA!

Gaizka Baenaren eskutik. Gaizka Baena Leioakoa da sortzez, nahiz eta azken hiru urteetan Madrilen bizi. Kitarjole trebea dugu Gaizka, flamenko musika du bizimodu, eta bere lehen lana izango denaren kitarrak grabatzera etorri zaigu Musikortara. Azken bi urteetan ondutako kantuak dira, berak sortutakoak, eta maitasuna dario lanari. Espero dugu aurrerapentxo bat jarri ahal izatea gure web honetan. Momentuz, grabaketan zehar ateratako argazki eta bideo bat duzue beheko link-ean. Zuengatik!

Gaizka Baena Musikortan

BALERDI BALERDI: Mende berriko doinuak

Musikortan ditugu Iruinseme beterano hauek. Urteak ez dira alferrik pasatzen, eta atxaki fisikoei muzin eginez, berriro ere errepidean ditugu Toño Muro kitarjolea eta abeslaria, eta Zara baterijolea. Baxuan kide berri bat, Karlos, lehendik ere gurean egona zena Kerobia taldearekin.
Balerdi Balerdikoek ez dira inolaz ere galdu. Pop freskoa dakarte beraien 10 kantu berrietan, honezkero konparaziorik behar ez duen taldea eta beraien betiko estilo propiarekin. Oraingo honetan hirukote moduan datoz. Momentuz bateriak eta baxuak egin ditugu. Toñoren txanda da orain, eta espero dugu lanak bukatuta web honetan kantu aurrerapen bat eskegitzeko permisoa emanen digutela. Egon hadi!

Lekeitioko HANGOVER OF SYSTEM taldearen lehenengoa

Uztailaren 23ko astean Amorotoko Hangover of System talde gazte izan dugu Musikortan, beraien lehenengo grabaketa egiten. Metal doinuak, Lekeitioko “tradizioari” eutsiz. Partaideen artean bi Amorotar, Martzel baterijolea eta Arando kitarjolea, eta bi Lekeitiar, Peio kitarjolea eta Mikel Bua baxujolea.
Talde gaztea izanik, eduki leiken onena dute: Gogoa, ikasteko griña, freskotasuna eta gaztetasuna. Espero dugu grabaketa honek ate zenbait zabaltzea. Taldea lehenengo kontzertuaren zain dago.