BALERDI BALERDI gurean

Abuztuaren lehenengo astean ohorezko bisitariak izango ditugu MUSIKORTAn: Iruñako BALERDI BALERDIkoek gurean grabatzera datoz. Taldeak indarrak batu eta hirukote moduan berriz ere hastea deliberatu dute, musikarentzako ere sasoi ilunak diren hauetan.

Urte t’erdiz Balerdi Erdi moduan ibili eta gero, oraingoan oso-osorik Balerdi Balerdi moduan aurkeztuko dira. Baxujole berriak, Karlosek, lehendik ere ezaguna genuen Kerobia taldearekin etorri zelako gurera. Berarekin batera Sergio Ibarrola “Zara” eta Toño Muro nekaezinak osatuko dute taldea etapa berri honetan.

Ez dira galdu, ez, gaztaroa pilatuta duten Iruin seme hauek!

Argazkia: Goiena