HEMEN DUGU BERRIRO PLAYBACK-A!

Oso gaizki ikusitako gauza izan da beti playback-a, eta ez nau
batere harritzen. Ikuslea engainatu, kalitatearen mesedetan.
Ikuslea mespretxatu, espektakuluaren perfekziorako.
Aspalditik genekien, edo entzuna dugu, mundu mailako zenbait
“artista” ez dutele zuzenekoetan benetan kantatzen edota
instrumentuak jotzen, baizik eta grabazio bat jartzen dutela edo
norbait ari dela, izkutuan, beraien lana egiten. Dena perfektuago,
hori bai. “Ze ondo kantatzen duen!”, “Soinu bikaina!”. Tururu.
Baino kontuz, pentsatu baduzue bakarrik kanpoko batzuen gauza
dela. Euskal Herrian ere baditugu playback-a egiten duten
taldeak, zuzenekoetan. Beraien publikoa engainatzen duten
taldeak, azken finean. Haserretuko dire nerekin, baina horrela da.
Dena, perfekzioaren mesedetarako. Edo beldur
eszenikoarengatik? Ez dakit, baina zaila egiten zait ulertzea talde
batek horrelako erabakia nola hartu dezakeen.
Bajujoleak ezin badu diskoan grabatutako koroak ondo abestu, ez
duelako behar adina ondo kantatzen, ba ikasi dezala, edo aldatu
bajujolea, edo ez dezala kororik egin, edo zer dakit nik, baina
mesedez, ez nazazue gehiago engainatu grabatutako pista bat
jartzen bere ordez. Eta diskoan grabatutako ditxosozko arpegio
hori zailegia bada zuzenekoetan jotzeko, ba etzazue kantua
zuzenekoetan jo, edo beste modu batera egin, akordeekin edo.
Baino mesedez, ez gaitzazue gehiago engainatu.
Ikusi izan dut talde batetako piano jolea plantak egiten, kontzertu
osoa, baina bere hatzetatik ez da soinurik atera kontzertu osoan.
Dena, edo ia dena, grabatuta! Zer pentsatuko luke zuen publikoa,
enteratuko balitz? Esatera ausartuko zinatekete? Ziur nago ezetz,
beraz, zuen publikoa engainatzen ari zarete.

Uste dut oso jarrera arriskutsua dela, ze behin hasi ezkero, non dago muga?. Zergatik ez bajua oso-osorik grabatuta? Inor ez litzateke enteratuko. Gero kitarrak pre-grabatuta etorriko lirateke, eta gero, zergatik ez, bonbo guztiak, kaja,,,soinu perfektua, txo!! “Suena como en el disco!!”. Vaya que si.
Nahikoa tranpa egiten ditugu diskoak grabatzerakoan (horri buruzko komentarioak beste batetarako utziko ditut…), orain zuzenekoak ere izorratzen hasteko. Gelditzen zaigun gauza natural bakarrenetarikoa. Zuzenekoak.
Zuen publikoa da, zuek ikustera joaten direnak, eta horrelakoak
jakinda kontzertuetara joateko gogoak kenduko diezue. Ez
daitezela enteratu…

% 50EKO BEHERAPENAK MUSIKORTAN!!

Ditxosozko krisiari egokitu gara MUSIKORTAn, eta kontutan hartuta jendea diruz nola dabilen, gure prezioak errebisatu ditugu. % 50eko beherapenak jarri ditugu abian, 2012-2013 urteetarako.

Hemendik aurrera, beraz, edonoren eskutan dago diska edo maketa bat kondizio onenetan grabatzea. Ez dago aitzakiarik. Dirua ez dadila inoiz arazoa izan!

Orain egun bateko grabazioa 150 € balio du; asteburu bat, 300 €; bi asteko grabazioa, 1.300 €, eta hilabete bat, 2.400 €. Goialdeko menuan duzu gure tarifa guztiak, detaile osoz. Egiguzu bisita konpromezurik gabe.

Eta hala eta guztiz ere ezin bazara gure prezioetara egokitu, deitu lasai eta moldatuko gara. esandakoa: Dirua ez dadila inoiz arazoa izan!

Betiko moduan, 645 729221 telefonoan gaituzu, edota musikorta@gmail.com helbide elektronikoan.