Nortzuk garen

KONTROLA tira

MUSIKORTA ez da grabaketa estudio soila. Hemen audioarekin zerikusia duten zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu: Disko edota maketen grabazio eta nahasketa, masterizazioak, euskarrien digitalizazioa (kasette eta bobina zaharrak CDra pasatu, adibidez), estudioaren alokairua teknikoarekin edo teknikaririk gabe, kuña publizitarioen grabaketa, soinu ekipoen diseinua (tabernak, aretoak, sonorizazio handiak…) eta konponketa, zuzeneko ekitaldietarako teknikari zerbitzuak, zuzeneko kontzertuen grabaketa zerbitzua, estudio akustikoak, soinu ikastaroak, aholkularitza… Soinua da gure pasioa. Kontsulta gaitzazu.

GOIXANE tira

MUSIKORTA estudioa 1998an jaio zen, Xabi Nabarro “Jota” eta Paulillo Erdozia batu eta bide berri honi elkarrekin ekitea adostu zutenean. Amorotoko Goiogane baserriko korta zaharrari bizi berri bat ematea deliberatu zuten eta, beraien eskuekin, goitik behera berritu eta prestatu zuten lekua, MUSIKORTA estudioa sortuz.

Bide ezberdinak izan dira bi pertsona hauenak. Batetik, Paulillo ETSAIAK taldeko sortzaile eta bateriajole lekeitiarra dugu. 8 diskoko eta 20 urteko bidea du egina musika munduan, eta informatika musikalean ikasketak egindakoa da, eta esperientzia handikoa.
Bestetik, Jota, teknikari moduan eskarmentu handiko gizona da. 1980an bere lehenengo sonorizazioa egin zuenetik, makina bat arlotan ibilitakoa da: teknikari, elektronika lana, musikaria… 1986an egin zituen grabaketari buruzko bere lehenengo ikasketak Madrilen, eta ordutik hona ikastea izan du beti helburu. Baita aurrerantzean ere. Azken hamasei urtean Bilboko Kafe Antzokiko soinu teknikaria da, bertan 4.000tik gora direlarik bere esku artean pasatu diren taldeak.


4 erantzun “Nortzuk garen” bidalketan

  1. aupa !!!
    zuen web gunean saltseatzen haritu naiz jijiji
    ta soinu ikastaroak eskeitzen dituzuela irakurri dut
    noiz ematen duzue?
    zenbat denborakoak izaten dira?
    eskerrik asko erantzunaren zain
    urki

    • Ikastaroak udaran izaten dira, lau ikasleko taldetxoa osatu ezkero. Iraupena hilabetekoa edo bi hilabetekoa izan daiteke, astean bost egun, goizero 4 ordu. Bertan soinuaren teoria pixka bat, praktikak estudioan, talde baten grabaketa, praktika digitalak (sekuenziadoreak, e.a.), eta zuzeneko sonorizazioen sekretuak.

  2. aaa lastima nik udan goizetan lana daukat…
    arratsaldeetan libre izaten dut baña…
    ta zenbat balio du ikastaroak?
    amoroton egiten dira?
    eskerrik asko

    • Goiz edo arratsaldez, hori ikasleen araberakoa da, nahiz niri arratsaldez hobeto datorkidan. Baina moldatu naiteke. Arazoa taldea osatzea izaten da, lau lagunekoa. Ikastaroa 80 ordukoa bada (hilabete bat) 400€ balio du, eta 700€ 160 ordukoa bada (bi hilabete). Ikastaroak Amorotoko Musikorta estudioan egiten dira, zuzeneko praktikak kenduta, hauek Bilboko Kafe Antzokian egiten dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude