LORRATZAK taldea, Andoaindik.

Lorratzak Lekitxon

Pasa den urrian (berandu xamar nabil, badakit) gure estudioan egon dira Andoain eta inguruko lau neska xarmangarri, beraien lehen lana izango dena grabatzen. LORRATZAK dute izena. Kitarra, bibolina eta ahots soilez egiten dute euren musika, benetan ez dutela gehiago behar! Gure estudioak, egun horietan, beste kolore eta alaitasun bat hartu zuen. Eskerrik asko neskak!!

Beraiek zeintzuk diren, eta zein diren bere asmoak eta helburuak, hobe beraiek esplikatzea. beraien web-eko link honetan duzue lagin bat. On dagizuela!

Ah, eta beraien web orria: https://plus.google.com/+LorratzakTaldea/posts

eta kantu bat: Aldaketarik aldaketa

Diska nola lortu? Ba egin klik hemen eta jakingo duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude