STREET APPLES, kataluniatik

Maiatza bukaeran eta Ekainaren hasieran bisita berezi bat izan dugu, Kataluniako STREET APPLES bikotea. Definitu ezin den musika horietako bat egiten dute. KItarra, ahotsak eta gorputzaren laguntza bakarrarekin, hip-hop, indie, folk eta rockaren bideetatik barrena eraman gaituzte. Gorputz-perkusioa erabiltzen dute zenbait kantutan instrumentu bakar gisa.

Hona hemen Musikortan grabatu eta utzi diguten kantu baten bideo bat. Baina hori baino gehiago ere egiteko kapazak dira, neu testigu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude