MUSIKORTAREN ARIMA BERRIA

Musikorta-panoramikoa-1024x456
MUSIKORTAREN ARIMA BERRIA. 2013ari ongi etorria emateko, Tac Matchless soinu mahai analogikoa instalatu berri dugu estudioan, baita beste zenbait aldaketa ere, ez bakarrik estetikoak, baizik eta soinu hobeagoa lortzen lagunduko digutenak, dudarik gabe.

Analogiko eta digitalaren arteko nahastea da gurea, oraindik orain soporte digitalean grabatuko dugulako soinua, baina bide analogikoa emanda. Eta benetan diotzuet alde ederra dagoela, hitzen bitartez esplikatzen zaila dena, baina entzun ezkero erraz antzematen dena.

Krisi sasoi honetan aurrera egin beharra dago. Ez da honengatik gure estudioa garestiagoa izanen, alderantziz baino. 2012ari %50eko beherapenarekin ekin genion, eta orain…talde edo musikari bakoitzaren egoerara egokituko gara. Denon eskura jarri nahi dugulako Musikorta, diskak grabatzeko leku lasaia eta paisai paregabean.

Ez baduzu sinisten deitu edo idatzi. Seguru konponduko garela, ezta?

Kontaktua: musikorta@gmail.com / 645 729221

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude