Negua heldu da…

Balerdi Balerdi taldearen diska amaituta, lasaitasun aroa iritsi da berriro ere Musikortara. Negua lasaia da hemen, eta tarte hau aprobetxatuta, estudioari buelta eman diot. Orain aro analogikora bueltatuko gara.

Aspalditik gordeta nuen soinu mahai zahar bat konpontze lanetan ibili naiz, eta laister batean egongo da martxan estudioan. TAC MATCHLESS du izena nere kuttun berri-zahar honek, eta beste soinu bat ekarriko digu. 80 hamarkadako soinu mahaia da, ingelesa, ederra zinez, eta bere soinu analogikoen xarmak erabat txunditu nau. Oraindik aparatu digitalen beharra izango dugu, grabagailu analogikoa konpondu bitartean, baina zin dagizuet honek beste gauza bat ematen duela.

IMG_0263

Orain botoiak zein fadder-ak benetazkoak dira, eta ordenagailuaren pantaila bigarren planora pasako da. Zer nahi duzue esatea, akaso norbaitek pentsatuko du erromantiko hutsa naizela, baina…erromantizismo baino zeozer gehiago badu honek. Honen barruan gauzak ez dira birtualki gertatzen, benetan baizik. Dena beroagoa da. Zaila hitzekin esplikatzea…Frogatu behar.

Otsaila erdirako dena prest espero dugu, ondo bidean. Momentuz, bisitan etorri ezkero, zabal hartuko zaituztet, herraminta eta soldadorea eskutan dudala.

Musikorta analogikoa dastatu nahi baduzue jarri gurekin kontaktuan. Ziur moldatuko garela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude