BALERDI BALERDI: Kantu aurrerapena

Balerdi Balerditarren lanak amaitzeko bidean ditugu. Abuztu eta Irailan zehar grabaketa, edizioa eta nahasketak egin ditugu, eta masterizazioaren faltan gaude. Dena den, eta fan olatuak apaltzeko, aurrerapen moduan kantu pare bat dituzue beheko link-etan, sukalde bateko atea zabaldu eta barrutik datorren usaina jangaien aurrerapen den legez.

Bi kantu: Bata, “In Dylan imitatione”, Pello Lizarralderen hitzak dituen kantu zoragarria. Bigarrena, “Guduka”, lehengo aroko Balerditerren kajoitik berreskuratutako kanta. Honetaz aparte, beste zortzi kantu izango ditu Balerdi Balerdi taldearen diska berriak. Eta zin dagizuet beraiengandik espero ez dituzuen kantuak ere topatuko dituzuela tartean…On dagizuela!

In Dylan imitatione:

 

Guduka:

http://www.musikorta.com/uploads/2012/09/Guduka.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude