Abendu partean grabatu eta nahastu genuen Lekeitioko koruaren bigarren diska izango dena. Herriko monjen konbentuan atondu genuen estudio eramangarria, eta horrela ekin genion lanari. Jose ramon Barbariasek gidatutako koruak proiektu garrantsitsuak ditu esku artean: Lau diska grabatzea, Lekeitioko kantu herrikoiak batzuk, eta Jose Ramonek berak egindakoak beste batzuk.
Bigarrena laster da kalean. Zorte ona opa diegu gaztaroa pilatuta duten hauei: Bejondeiela!!
Hacker-en erasoa MUSIKORTAn
Azken hilabeteak txurian pasa ditugu. Ezin ezer berriztatu, eta zuek gure web-a ezin ikusi. Denbora pasa hoberik ez duen batek gure web-a hackeatu du, eta erabili ezinda utzi zuen.
Ia oraingo honetan aurrera egiten uzten digun. Jakin ezazue MUSIKORTA martxan jarraitzen duela, bere adar guztietan: Grabazioak, sonorizazioak, aholkularitza, bikoizketa,…
Laister zenbait berrikuntzekin gatoz, gainera: Gitarjole zein baxujoleentzako efektu pedal “berezi” xamarrak…Balbulatako mikrofonoentzako prebioak…Balbulatako anplifikagailuak…Estudioko efektuak…Gure labea irekiten dago, borborka, eta esku artean ditugunak argia ikusteko desiatzen daude!
Egon zaitezte hadi. Laister gatoz berri gehiagorekin.
Aprobetxatuz, agur bero bat gure web orria hacker malapartatu horiengandik libratu digun maixuarentzako: Jabi Zabala. Milesker!!
Eta honoko hau, hacker-ei eskeinia. Maitasunez.
Lekeitioko KRISAL SOINUA korua, gurean
Lekeitioko Krisal Soinua koruak diska grabatu berri du Musikortan. Grbaketa saioa ez zen, hala ere, MUSIKORTAko estudioetan egin, Lekeitioko elizan baizik. Abuztuaren 7an emandako kontzertua zuzenean grabatu genuen, eta San Antolinetako jaiak pasatu ondoren ekin diegu nahasketa lanei.
Krisal Soinua korua Lekeitioko jubilatu eta lagunez osatutako korua da, eta errepertorioan Lekeitioko betiko kantuak eta koruko zuzendaria den Jose ramonek idatzitako beste zenbait kantuk osatzen dute.
TALATIK PORTALERA kantuaren grabaketa
Talatik portaleraino plataformarentzako, Arrikaso taldeko partaideak izan dira gurean, izen bereko kantua grabatzen. Ihauterietako Martitzenean Lekittoko tabernetan izan bazarete, entzungo zenuten, baino bestela hemen klikatuta entzun dezakezue.
MUSIKORTA, ETB1eko POSTDATA saioan
2008ko Abenduaren 11n, ETB1eko POSTDATA saioan, MUSIKORTAri buruzko erreportaia bat ikusi ahal izan zen, Nerea Iriartek egina. Hemen ikusi ahal izango duzue.
081211 MUSIKORTA, POSTDATA saioan
Nahi izan ezkero, hemen duzue www.eitb.com-eko orriaren lotura, saioaren bideoarekin.lotura
MUSIKORTA, ETB 1-eko POSTDATA saioan
Pixka bat hobeto ezagutu nahi bagaituzu, etzazu galdu hurrengo astean ETB 1en ikusgai izango den MUSIKORTAri buruzko erreportaia.
Ostegunean izango da, Abenduak 11, POSTDATA saioan. Eguerdiko eta gaueko informatiboen ondoren emititzen da saio hau, eguerdiko 14.40-tan eta gaueko 21.10-etan.
Espero dugu zuen gustokoa izatea. Aprobetxatu nahi dut aukera MUSIKORTAra bisita bat egitera gonbidatzeko: Zuek gu ezagutzeaz gain, guk zu ezugutu nahi zaitugu. deitu edo idatzi, eta etorri lasai, MUSIKORTAn ez dugu inor jaten eta…
Analogikoago
Aurrena analogikoak ginenok digitalizatu behar izan ginen, aro berrietara egokitzeko. Orain, aro berrietan, berriz ere analogikora jo behar…kalitateak agintzen duenean, grabaketa analogikoa da jaun eta jabe, eta nahiz eta garestiagoa izan, MUSIKORTAko aukeren barruan sartu beharra genuen. Horregatik gure lorpen berria: STUDER A80VU mk IV, zortzi pistatako grabagailu analogikoa. Garai batean bezala…
MUSIKORTA prentsan
Uztailaren 16an Lea Artibai eta Mutrikuko hitza-n MUSIKORTAko Jotari egin zioten elkarrizketa. Laburbildurik, bere ibilbide profesionala eta estudioari buruzko erreportajea duzue ikusgai, hemen klikatu ezkero.
FABOREZ.02 diska kalean
Dagoeneko kalean duzue MUSIKORTA estudioetan grabatutako Trikitixa diska: Faborez.02. Salneurria 15 €-koa da eta trikitixa@trikitixa.net-en eskatu dezakezue. Informazio gehiagorako, klikatu hemen.
Grabazio saioak nolakoak izan ziren ikusi nahi ezkero, hemen duzue erreportai txiki bat. Natural-natural…
ZARTAKO: Bilbotik, Lea ibarrera
Aste honetan bertan etorri zaizkigu. Bilbotarrak dira, tartean sustraiak Amoroton dituen Gaizka kitarra jolea. Hemen daude, gau eta egun, beso azpian mundu-mundialeko diskarik onena etxera eramateko asmoarekin. Ia laguntzeko gauza garen…
Momentuz, bateriak grabatuta daude. Lan astunena egina dago beraz. Orain hasiko dira gauzak beren kolorea hartzen…Kontatuko dizuegu.